Altrosa
Itxura
| Altrosa | |
|---|---|
| Formula kimikoa | C6H12O6 |
| Konposizioa | hidrogeno, karbono eta oxigeno |
| Mota | aldohexose (en) |
| Masa molekularra | 180,063388 Da |
| Identifikatzaileak | |
| CAS zenbakia | 1990-29-0 eta 1949-88-8 |
| Gmelin | 37708 |
Altrosa formula duen monosakaridoa da, aldehido taldea (CHO) lehenengo karbonoan duena. Sei karbono dituenez hexosa bat da.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gainerako gluzidoen antzera, altrosak bi enantiomero ditu. Ohikoena D-Altrosa bada ere Butyrivibrio fibrisolvens bakteriotatik L-Altrosa isolatzea lortu da.
Altrosa uretan disolbagarria da, ez ordea metanolean. Disolbaturik dagoenean furano (eraztun pentagonala) zein pirano (eraztun hexagonala) itxurak har ditzake.

Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Karbono hidratoak | ||
|---|---|---|
|
| ||